1.TAILERRA: NOLA IKASI IRAKASLE IZATEN

0.ETAPA: DATUAK JASO

Irakasleak kartografiaren lana aurkeztu zigunean nahiko itxura zaila zuela iruditu zitzagigun denoi. Lehenego etapan datuak jasotzea tokatzen zen, hau da "Nola ikasten dut?" galderari erantzuteko balio zuen edozein datu hala nola argazkiak, abestiak... Horretarako gure taldeak whatsappeko talde bat sortzea erabaki genuen, bertan bururatzen zitzaigun edozer konpartitzeko. Gauz asko bildu genituen, batezere argazkiak. Lehenengo etapa hau oso interesgarria izan zen, nire buruan hausnartu bainuen, eta aldi berean, nire taldekideen hausnarketan jaso bai nituen.

1.ETAPA: DATUAK ANALIZATU

Datuak analizatzeko beste Beste talde batekin elkartu ginen, eta eskuartean genuen materialaz hitz egin genuen. Elkarrizketa oso interesgarria izan zen beste ikuspuntu ezberdin batzuk bildu bai nituen eta iritsi ginen ondorioa zera izan zen: pertsona bakoitzak gauz bat egiteko modu bakarra dela, bere berea, eta denon jokatzeko moduak ezberdink direla, kasu honetan denak ikasteko modu ezberdinak ditugula.

2. eta 3. ETAPAK: DATUAK ANTOLATU eta AURKIKUNTZAK AURKEZTU

Nire kartografia egiteko, formatu elektronikoa egitea erabaki nuen, ez bainaiz eskuekin oso trebea, eta garbi nuen modu onena ordenagailuz egitea izango zela. Lana osatzeko argazkaik erabiltzea erabaki nuen, aurreko etapan gehien bildutako materiala baizen eta hauek ondo espresazen b aitute bidali nahi den mezua. Nire kartografian lau zati bereiztu ditut, lau argazki multzo. Lehen mulzoa izendatzeko galdera ba erabili dut: Norengandik ikasten dut? Bertan, lagunak, irakasleak, familia eta ikaskideak sartzea erabaki dut, nahiz eta edozein pertsonagandik ikasi dezakegula iruidtzen zaidan.

Jarraian, bigarren multzoan, ikasteko erabiltzen ditudan lekuak ipini ditut, "Non ikasten dut?" galderaren barruan. bertan ikastola, uibertsitatea, etxea eta futbol zelaia ezarri ditut. Aurreko multzoan bezala, esan beharra dago edozein lekuan dela posible gauza berriak ikastea.




Hirugarren multzoan, "Zein baliabide ditut eskura?" galderari erantzuten dioten irudiak txertatu ditut. Bertan herriko liburutegia, liburuak eta IKT-ak sartzea erabaki dut. Aipatu beharra dago XXI. mendean aurrer goazen heinean teknologia berriak indarra hartzen ari direla nahiz eta oraindik ere betiko testu liburuen erabilpena funtsezkoa izan.


Azkenik, laugarren multzo bat gehitea erabaki dut. Honen edukia ezta aurrekoena bezain garbia eta gauz ezberdinak gehitu nahi izan ditut. Hau da, bidaiak, komunikabideak eta kulturartekotasuna.
Garbi dago komunikabideek gaur egun eragin handia dutela gugan ea gauzak ikasteko balio dutela, nahiz eta agian ez beti gauza onak izan. Bestalde bidaiak eta kulturartekotasuna daude, bi kontzeptuak elarri nahiko lotuak. Iruditzen zait asko dugula ikasteko beste edozein kulturatatik eta beste edozein kulturatako pertsonekin kontaktua izatea erabat onuragarria dela guretzat, eta honetarako modurik onena bidaiatzea dela. Horregatik erabaki dut bi kontzeptu hauek gehitzea eta nire azken bidaiako, Londrseko argazki bat jartzea.


Hau guaztia esan da, gauz bat aipatzea falta zait. Lehen bi puntuetan aipatu dut edozeinengadik eta edonon ikastea dela posible. Honi gehitu nahi diot momentuoro ikasten ditugula gauz berriak, edo ikasi beharo genitukeela gauz berriak beintzat. Edozein momentu da aproposa gauza berriak ikasteko eta argi utzi nahi dut klase batean irakaslearen txapa entzutea ez dela ikastea bakarrik, kalean dagoela betako ikaskuntza, beste pertsonekin konbibentzian sortzen diren arazoetan, bizitzen diren esperientziatan... Hau guztia esanda nire kartografia osoaren argazki txertatzen dut jarrian.


No hay comentarios:

Publicar un comentario